PERTSONAREN GARAPENA ETA HEZKUNTZAREKIN BATERA, HAURRAREN MUGIMENDUEK EBOLUZIONATU EGINGO DUTE: HELDUTASUN MAILA ETA ESPERIENTZIARI ESKER ZEREGIN GERO ETA KONPLEXUAGOAK EGINGO DITU. MODU PROGRESIBOAN GAITASUNAK, TREBETASUNAK, EZAGUTZAK ETA JARRERAK BEREGANATUKO DITU ETA JARDUTEA EGOKITZEN ZAION INGURUNE DESBERDINETARA GERO ETA HOBETO MOLDATUKO DA. HORREXEGATIK, GURE HELBURUA, IRAKASLEOI, GARAPEN PSIKOMOTOREA BERMATZEKO BALIABIDE TEORIKO ETA PRAKTIKOAK ESKEINTZEA IZANGO DA.

2008/01/19

Praktika psikomotorea: AUCOUTÜRIER

Praktika honetan haurrak arlo motorea, afektiboa eta kognitíboa adieraziko ditu. Beraz, haurraren izateko era errespetatzen du. 7-8 urte bete arte laguntzen dio haurrari. Oinarriak: helburuak, arduradunaren jarrera eta teknika.
1. Helburuak (komunikazioa, sortzea eta deszentrazioa)
■ Komunikazioa: haurrak duen gorputz-bidea entzun behar da, gero zentzua bilatzeko. Komunikatzeko gaitasuna lortzea.
■ Sortzea: marrazki, buztin, berba eta idazkeraren bitartez adierazten da. Horrek haurrak bere burua kanpo aldean ezagutaraztea du helburu.
■ Deszentrazioa (arretarik eza gainditzea): haurrak bere emozioak alde batera uzteko gaitasuna izan beharko du (emozioetatik aldentzen saiatuko behar da), gatazkak izan ezean ezinezkoa baita ezer ikastea.
2. Arduradunaren jarrera (jolas sinbolikoan kide izatea, haurra entzutea eta lege- sinboloa izatea)
■ Jolas sinbolikoan kide izatea: psikomotrizitate-profesionala ez da jolaserako laguna, ez da jolaskidea. Haurrak eskatuko duen papera bete eta jarraituko du baina ezin du paper horren barman harrapatua geratu. Kide edo laguntzaile sinbolikoa izango da, orduan.
■ Haurra entzutea: ezinbestekotzat jotzen du haurraren eskakizunei erantzuteko (eskaerak asetzeko) edo proposamenak egin ahal izateko. Haurraren aldaketa tonikoei arreta jarri beharko du.
■ Legearen sinboloa: psikomotrizitate gelan gauza asko egiten uzten diete, baina era ziur batean. Ordena da gauzen legea eta haurrari konfiantza ematen dio.
3. Teknikak (estrategiak): haurrarekin behar den bezala erlazionatzeko estrategiak dira. Bi arlotan nagusiki:

3.1. Lekua Psikomotrizitate-gelan leku ezberdinak bereizten ditu, baita material ezberdinak ere:
1) Atsegin sensorio-motorraren txokoa: Mugimenduaren atsegina, emozioa da nagusi.
■ Berezko jarduera motorearen bidez lortzen da.
■ Ekintzak: korrika, salto egitea, kulunkatzea, birak ematea, igotzea,erortzea... (koordinazioak, orekak, desorekak...). Hauei esker haurra bere buruaz jabe egingo da (gorputzaren sentipenak lagun).
■ Erabiltzen diren materialak: banku suediarrak, horma-barrak, koltxonetak...
2) Jolas sinbolikoaren txokoa:
■ Haurrak eguneroko bizitzan ikusi eta bizi den guztia errepikatzeko gai da.
■ Ekintzak: desegitea eta egitea, agertzea eta desagertzea, betetzea eta hustea...
■ Objektuak sinbologia lortzeko lagungarriak dira.
■ Material ezberdina: kuxinak, sokak, oihalak, panpinak...
3) Adierazpenerako txokoa:
■ Beste bi txokotan ematen diren emozioetatik aldentzeko balio du.
■ Errepresentazio mentalak egiten dituzte.
■ Ekintzak: eraikuntzak, marrazkiak, eskulanak...
■ Materiala: tamaina eta forma askotariko egurrak, margoak, buztina, plastilina...
3.2. Denbora: ondo markatutako tarte ezberdinak daude:
1) Sarrera-errituala: haurrak bankuetan eseri, gela ikusi eta denen artean berrikuntzaz eta egin daitekeenaz mintzatzen da.
2) Adierazpen motrizerako tartea: hasieran bere buruaz biziki baieztatzeko jolasak (juegos de reaseguración profunda) egiten dira, adibidez, kuxinak bata bestearen gainean jarritako dorrea desegitea. Gero, jolas sensoriomotoreak eta sinbolikoak egiten dituzte.
3) Historia bat kontatzeko tartea: Hiru txerrikumeak, Txano Gorritxo... Historiak haurrak gelditu beharko ditu (emozioz beterik baina geldi). Gero, marrazten edo hitz egiten da, aipatu emozioa paper edo berba bihurtuz.
4) Adierazpenerako tartea: adierazpenerako txokoan egiten da.
5) Irteera-errituala: saioaren amaiera da, haurra beste leku batera joateko prest izateko.

No hay comentarios: