PERTSONAREN GARAPENA ETA HEZKUNTZAREKIN BATERA, HAURRAREN MUGIMENDUEK EBOLUZIONATU EGINGO DUTE: HELDUTASUN MAILA ETA ESPERIENTZIARI ESKER ZEREGIN GERO ETA KONPLEXUAGOAK EGINGO DITU. MODU PROGRESIBOAN GAITASUNAK, TREBETASUNAK, EZAGUTZAK ETA JARRERAK BEREGANATUKO DITU ETA JARDUTEA EGOKITZEN ZAION INGURUNE DESBERDINETARA GERO ETA HOBETO MOLDATUKO DA. HORREXEGATIK, GURE HELBURUA, IRAKASLEOI, GARAPEN PSIKOMOTOREA BERMATZEKO BALIABIDE TEORIKO ETA PRAKTIKOAK ESKEINTZEA IZANGO DA.

2008/01/18

Haurra eta denbora


Haurraren mugimendua denbora batean zehar garatzen da. Hasiera bat eta bukaera bat dauka; "aurretik", "bitartean" eta "ondoren" bat dauka. Jarduera motor bat egiten hastera doan haurrak bere iraupena eta ekintzaren zatien antolaketa denbora epe batean aurrikusi behar ditu. Halaber, jarduera burutzeko erritmo egokia bilatu behar du.
Alde batetik, denbora dimentsioak jarduera motorraren emaitzan zerikusi zuzena duela ikus dezakegu. Bestalde, haurrak, egiten dituen mugimenduen bidez, denboraren nozioa garatu dezake; bere ekintzen hurrenkera, horien abiadura, adibidez, iraupena baloratzeko haurrak erabiliko dituen erreferentzi puntuak izango dira.
Kontuan hartu beharreko bi jarduera ildo bereiz ditzakegu:
- Denboraren antolaketaren hobekuntza bilatzen dugu, mugimenduen egitea bera mesedetzeko.
- Mugimendua erabiltzen dugu haurrak denboraren nozioa aurki eta landu dezan.

No hay comentarios: