PERTSONAREN GARAPENA ETA HEZKUNTZAREKIN BATERA, HAURRAREN MUGIMENDUEK EBOLUZIONATU EGINGO DUTE: HELDUTASUN MAILA ETA ESPERIENTZIARI ESKER ZEREGIN GERO ETA KONPLEXUAGOAK EGINGO DITU. MODU PROGRESIBOAN GAITASUNAK, TREBETASUNAK, EZAGUTZAK ETA JARRERAK BEREGANATUKO DITU ETA JARDUTEA EGOKITZEN ZAION INGURUNE DESBERDINETARA GERO ETA HOBETO MOLDATUKO DA. HORREXEGATIK, GURE HELBURUA, IRAKASLEOI, GARAPEN PSIKOMOTOREA BERMATZEKO BALIABIDE TEORIKO ETA PRAKTIKOAK ESKEINTZEA IZANGO DA.

2008/01/20

Non aurkitu?

gehio irakurri......

2008/01/19

Oreka lantzeko ariketa

EGUNKARIAK
· Adina: 4-6 urte.
· Joko-eremua: Edonon.
· Materiala: Egunkari pare bat.
· Antolaketa: Haurrak eremuan zehar
sakabanatuko dira, zutik eta modu librean. Haur
bakoitzari egunkari orri bana emango diogu.
· Garapena: Haur bakoitzak bere egunkari orria
berak nahi duen gorputz atalaren gainean jarriko
du eta modu librean mugituko da eremuan
zehar, orria eror ez dadin saiatuz. Irakasleak
orria kokatzeko lekuen edo moduen ideiak eman
ditzake. Adibidez: “Buru gainean eraman al
dezakegu?”, “Ea hanka altxatuz belaunaren
gaiean eraman daiteken”...
· Aldaerak:
- Jarduera bera haur bakoitzari bi orri emanez eta
hauetako bakoitza gorputz atal desberdinetan
kokatzeko esanez egin daiteke.

gehio irakurri......

Borobilean mugitzeko modu ezberdinak

Hankak aurrera, atzera, albora, puntiletan, orpoetan, hanka baten, lau hanketan, hankak zabalik, hankak gurutzatuz barrurantz, pausu luzeak, laburrak, saltuekin, hankak zabaldu eta itxi, artaziak, belaunak altzatuz, bizikletan giroekin, txiriboltekin, ahateen modura, igelen saltoak, besoak gora eta behera hegan, aurrera eta atzera, txaloekin, igerian, bizkarra eta burua aurrera, atzera, albora, lurrean etzanda arrastaka, beso eta hankekin krokodiloarena egin, besorik gabe, hankarik gabe, gorputzarekin bakarrik sugeak.

gehio irakurri......

Erlaxazioa

Honako zerrendan, umeekin erlaxazioa jorratzeko musika aproposa adierazten dizuegu:


  • Adagios Inmortales. Philips
  • La Aventura de las Plantas. Joël Fajerman. RCA
  • Wish You Were Here. Pink Floyd. EMI.
  • Spiral. Vangelis. CAM
  • Ignacio. Vangelis. CAM
  • El Apocalipsis de los animales. Vangelis. POLYDOR.
  • Banda Original de "Muerte en Venecia". Privilege.
  • Odes. Irene Papas.
  • Océano de Tranquilidad. Phil Carter.
  • Carmina Burana. Carl Orlf. DEUSTSCHE GRAMMOPHONE.
  • Carros de Fuego. Vangelis. CAM
  • Bluebird: James Last. POLYDOR
  • Dolannes: Jean Claude Borelly. HIPAVOX
  • El Infierno y la Gloria. Vangelis. CAM
  • B.S.O. Películas del Oeste. Ennio Morricone.

gehio irakurri......

Estimulazio goiztiarra

Estimulazio goiztiarra, umeak bere gaitasun intelektuala garatzeko beharrezkoak dituen esperientziez hornitzea ahalbidetzen duen ekintza multzoa da. Power point honetan, estimulazio goiztiarra zer den, bere garrantzia, erabilera eta ondorioak azaltzen dira.

>

gehio irakurri......

Psikomotrizitateari buruzko blogak

Haurraren mugimenduari buruzko hainbat gauza agertzen dira blog honetan, hara nola, jolas librearen garrantziaz berba egiten du, gaitasun motoreak azaltzen ditu, eta eskuhartze goiztiarraren beste power point bat eskeintzen du, guztiz onargarria benetan.
Adierazgarriena, gaur eguneko psikomotrizitatearen eta Aucoutierren metodoari buruzko power pointak dira; baita, umeekin dantzan egiteko bideoa.
Blog hau interesgarria da, psikomotrizitatea terapia metodo lez aztertzen baitu. Horrez gain, garapen psikomotorearen historia, garrantzia eta helburu orokorrak eta zehatzak deskribatzen ditu.

gehio irakurri......

Praktika psikomotorea: AUCOUTÜRIER

Praktika honetan haurrak arlo motorea, afektiboa eta kognitíboa adieraziko ditu. Beraz, haurraren izateko era errespetatzen du. 7-8 urte bete arte laguntzen dio haurrari. Oinarriak: helburuak, arduradunaren jarrera eta teknika.
1. Helburuak (komunikazioa, sortzea eta deszentrazioa)
■ Komunikazioa: haurrak duen gorputz-bidea entzun behar da, gero zentzua bilatzeko. Komunikatzeko gaitasuna lortzea.
■ Sortzea: marrazki, buztin, berba eta idazkeraren bitartez adierazten da. Horrek haurrak bere burua kanpo aldean ezagutaraztea du helburu.
■ Deszentrazioa (arretarik eza gainditzea): haurrak bere emozioak alde batera uzteko gaitasuna izan beharko du (emozioetatik aldentzen saiatuko behar da), gatazkak izan ezean ezinezkoa baita ezer ikastea.
2. Arduradunaren jarrera (jolas sinbolikoan kide izatea, haurra entzutea eta lege- sinboloa izatea)
■ Jolas sinbolikoan kide izatea: psikomotrizitate-profesionala ez da jolaserako laguna, ez da jolaskidea. Haurrak eskatuko duen papera bete eta jarraituko du baina ezin du paper horren barman harrapatua geratu. Kide edo laguntzaile sinbolikoa izango da, orduan.
■ Haurra entzutea: ezinbestekotzat jotzen du haurraren eskakizunei erantzuteko (eskaerak asetzeko) edo proposamenak egin ahal izateko. Haurraren aldaketa tonikoei arreta jarri beharko du.
■ Legearen sinboloa: psikomotrizitate gelan gauza asko egiten uzten diete, baina era ziur batean. Ordena da gauzen legea eta haurrari konfiantza ematen dio.
3. Teknikak (estrategiak): haurrarekin behar den bezala erlazionatzeko estrategiak dira. Bi arlotan nagusiki:

3.1. Lekua Psikomotrizitate-gelan leku ezberdinak bereizten ditu, baita material ezberdinak ere:
1) Atsegin sensorio-motorraren txokoa: Mugimenduaren atsegina, emozioa da nagusi.
■ Berezko jarduera motorearen bidez lortzen da.
■ Ekintzak: korrika, salto egitea, kulunkatzea, birak ematea, igotzea,erortzea... (koordinazioak, orekak, desorekak...). Hauei esker haurra bere buruaz jabe egingo da (gorputzaren sentipenak lagun).
■ Erabiltzen diren materialak: banku suediarrak, horma-barrak, koltxonetak...
2) Jolas sinbolikoaren txokoa:
■ Haurrak eguneroko bizitzan ikusi eta bizi den guztia errepikatzeko gai da.
■ Ekintzak: desegitea eta egitea, agertzea eta desagertzea, betetzea eta hustea...
■ Objektuak sinbologia lortzeko lagungarriak dira.
■ Material ezberdina: kuxinak, sokak, oihalak, panpinak...
3) Adierazpenerako txokoa:
■ Beste bi txokotan ematen diren emozioetatik aldentzeko balio du.
■ Errepresentazio mentalak egiten dituzte.
■ Ekintzak: eraikuntzak, marrazkiak, eskulanak...
■ Materiala: tamaina eta forma askotariko egurrak, margoak, buztina, plastilina...
3.2. Denbora: ondo markatutako tarte ezberdinak daude:
1) Sarrera-errituala: haurrak bankuetan eseri, gela ikusi eta denen artean berrikuntzaz eta egin daitekeenaz mintzatzen da.
2) Adierazpen motrizerako tartea: hasieran bere buruaz biziki baieztatzeko jolasak (juegos de reaseguración profunda) egiten dira, adibidez, kuxinak bata bestearen gainean jarritako dorrea desegitea. Gero, jolas sensoriomotoreak eta sinbolikoak egiten dituzte.
3) Historia bat kontatzeko tartea: Hiru txerrikumeak, Txano Gorritxo... Historiak haurrak gelditu beharko ditu (emozioz beterik baina geldi). Gero, marrazten edo hitz egiten da, aipatu emozioa paper edo berba bihurtuz.
4) Adierazpenerako tartea: adierazpenerako txokoan egiten da.
5) Irteera-errituala: saioaren amaiera da, haurra beste leku batera joateko prest izateko.

gehio irakurri......

Gorputz hezkuntzaren murrizketa

Iosu Murgoitio Gaztelurrutiaren artikulu honetan, haize berriek leku guztietatik immobilismora garamatzatela baieztatzen da. Europa aldeko zenbait herrialdetako irakaskuntzako datuak aztertu eta erkidego autonomikoekin alderatu eta gero, ondorioa honakoa dela dio: matematika eta hizkuntzetan emaitzak ez dira espero ziren bezain egokiak, eta Europako batez bestekoarekin alderatuz gero, badugu, antza, zertan hobetu. Beraz, irtenbidea benetan originala da, hau da, Gorputz Hezkuntzari murrizketa, gainera kamuflatua.
Murgoitiok adierazten duenez, oso ikastetxe gutxitan bete dira orain arte Gorputz Hezkuntzari zegozkion bi ordu eta erdiak. Galdera bat plazaratzen du, ea zerekin lotzen-erlazionatzen dute Gorputz Hezkuntza ikasgaia? Eta zertan oinarritu dira hau «proposatzeko»?

gehio irakurri......

Jolasa krisian

Umea jolasen artean hazten da, jolasa behar du jaio denetik, haren bitartez heziketa fisikoa, intelektuala, soziala eta afektiboa lantzen baititu. Umeak jolasa behar du, eta denbora-pasagarria baino askoz gehiago da. Umeen eta gurasoen arteko harremana jolasen bitartez sendotzen da; laztantxoak, keinuak, zabuka ibiltzekoak... umea entretenitzeko baino gehiagorako dira, dudarik gabe.
Idoia Alzibar Garitaonandia "Mixeri eta Mau: ume kantuak eta jolasak" lanaren egilea da, eta bere iritziz, jolasa krisian da. Hori dela eta, hauek dira lan honekin lortu nahi dituen helburuak, besteak beste: gure ahozko ondarea berreskuratzea; tokian tokiko lexiko ezezaguna argitzea; haur hezkuntzan diharduten irakasleen jakin-mina sortzea eta asetzea eta irakasleek ikasleei informazioa helaraztea.

gehio irakurri......

2008/01/18

Soinua eta mugimendua

Hezitzaileak objetu, egoera, soinuak eta abar eskeini behar dizkio haurrari, esku-hartze psikomotorean. Honako bideoan aurkezten den saioan adibidez, musika darabilte, batipat haurtzaindegiko umeen espresioa eta motrizitate fina lantzeko.

gehio irakurri......

Haurra eta denbora


Haurraren mugimendua denbora batean zehar garatzen da. Hasiera bat eta bukaera bat dauka; "aurretik", "bitartean" eta "ondoren" bat dauka. Jarduera motor bat egiten hastera doan haurrak bere iraupena eta ekintzaren zatien antolaketa denbora epe batean aurrikusi behar ditu. Halaber, jarduera burutzeko erritmo egokia bilatu behar du.
Alde batetik, denbora dimentsioak jarduera motorraren emaitzan zerikusi zuzena duela ikus dezakegu. Bestalde, haurrak, egiten dituen mugimenduen bidez, denboraren nozioa garatu dezake; bere ekintzen hurrenkera, horien abiadura, adibidez, iraupena baloratzeko haurrak erabiliko dituen erreferentzi puntuak izango dira.
Kontuan hartu beharreko bi jarduera ildo bereiz ditzakegu:
- Denboraren antolaketaren hobekuntza bilatzen dugu, mugimenduen egitea bera mesedetzeko.
- Mugimendua erabiltzen dugu haurrak denboraren nozioa aurki eta landu dezan.

gehio irakurri......

Lateralitatea ez finkatzeak ekar ditzakeen arazoak

Lateralizazio kortikalaren eta gorputzaren albo baten nagusitasunaren artean egon behar duen oreka finkatzen ez bada, ondorio hauek sor daitezke:
- gorputz-eskemaren antolaketako zailtasunak
- koordinazio orokorrari dagozkion zailtasunak
- esparruaren antolaketari dagozkion zailtasunak, gorputza esparruan ez delako ongi proiektatzen
Haurrek jardueretan egin behar dituzten mugimenduak egiteko atal simetriko bat erabiltzen ari direnean, atal baten nagusitasuna erreforzatzen ari dira. Hori dela eta, jardueren orientazioa lateralitatearen garapenari mesede egiteko modukoa izatea komeni da. Horretarako, ahal den neurrian lateralizazio kortikalaren eta gorputzaren albo baten nagusitasunaren arteko harremana errespetatu behar da.
Lateralitatea lantzeko garaian kontuan eduki behar dugu haurren adina.
Ez dugu berdin landuko lausei urteko haurrekin eta sei-zortzi urtekoekin, ondorengo bi arrazoiak direla eta:
- lateralitatearen behin betiko finkapena haurrak sei urte inguru dituenean ematen delako.
- sei urtetik gorako haurrek esparruaren antolaketarako erreferentzi puntuak hartzeko dituzten gaitasunak desberdinak direlako.











gehio irakurri......

Zer da garapen psikomotorea?


Aldizkari honetan esaten denez, erlazio-psikomotrizitate saioetan, haurra bera da protagonista gorputz-mugimenduaren bidez, bere interes eta beharrizanak adieraziz subjektu bezala. Helduaren laguntzarekin bere dimentsio psikofisiko, emozional eta sozialak garatzen ditu. Honetarako metodoa, jolas librea da.
Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Eta esan beharra dago, saiamena sendotu duen haurrak bere garapen psikoafektiboan oinarri bikain bat duela.
Guzti hau baieztatzen du, B. Aucouturierren praxi psikomotriza: hezkuntza jardueraren eta terapiaren trilogia. Praxi honek, globalizazioa du helburu, baina bere zailtasuna, zailtasuna haur bakoitza ez-hitzezko eremu batetik ulertzean datza; hau da, eskakizuna ezagutu eta erantzun egokia ematean.

gehio irakurri......

Muskizko ikastolaren lana

Muskizko Ikastolan, Haur Hezkuntzan, psikomotrizitatearen inguruko lanak garrantzi berezia dauka. Psikomotrizitatearen bidez umeen gaitasunak globalki garatzeko asmoa dute. Gorputza bera (mugimendu, afektibo eta kognitibo funtzioak), norberaren kontzientzia, inguruarekiko (espazioa, denbora eta objetuak) eta izaki bizidunekiko harremanen finkotasuna lortzeko bidea izango da. Artikulu honetan, pertsona osoaren garapena lortzeko helburuak azaltzen dituzte.

gehio irakurri......

Garapen Psikomotorreko Nahasteak

Garapen psikomotorean nahaste bat edukitzeak, psikomotrizitatearen alderdiren batean arazoak egongo direla esan nahi digu. Alderdiak dira: motrizitate lodia, motrizitate mehea, garapen sentsoriala, garapen afektibo-soziala eta hizkuntzaren garapen kognitiboa. Artikulu honetan, garapen psikomotrizaren nahasteen mota eta ezaugarrietako batzuk aipatzen dira.

gehio irakurri......

Hileko esaldia

"Edozein lorpen positiboa izango da umearen autoestimarako nahiz eta txikia iruditu", Guillermo Infante, Magisteritza Eskolako Irakaslea

gehio irakurri......

Etengabeko prestakuntza


Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaro honen helburua, psikomotrizitate praktikak hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa ezagutzea eta praktika honek umearen heldutasun neurofosiologikoan eta psikologikoan eragin dezakeen onura aztertzea da alde batetik, eta bestetik, umeak nola bere adierazpen psikomotorea harremanean eta komunikazioan eraldatu dezakeen behatzea.

gehio irakurri......

Koordinazioa

Koordinazioak portaera motorea mugatzen du. Edozein mugimendua gauzatu ahal izateko, gihar ugari aktibatzea eta beraien artean erlazionatzea ezinbestekoa da. Koordinazioa mugimendu batzuen elkarketa da. Elkarketa horiei esker, sekuentzi esanguratsua lortzen da.
Jarduera motorearen kalitatea, koordinazio edo sinergia neuromuskularraren baitan dago. Modu honetan, teoria ezberdinak azaltzen dira:

Teoria motoreaTeoria sentsorialaKoordinazio erlatiboaren teoria
Esperientzia motorea=oroimen motoreaZentzazio kinestesikoen bidez ikasiMugimendu berriak ez dira oso egokiak

gehio irakurri......

Garapen psikomotorea lehen haurtzaroan


Lan honek dioenez,heldutasun fisikorik gabe ez dago aurrerabiderik, baina ikaskuntzaren alde egiten duen kanpo estimulaziorik gabe, aipatutako aurrerabidea ere ezinezkoa da. Umearen lehenengo trebetasun motoreak, berez, ez dira trebetasunak, baizik eta erreflexuak, hau da, estimulu jakin batzuen aurrean ematen diren oharkabeko erantzunak ( edo aurrerago emango den motrizitatearen oinarria dira).
Gorputz kontrolaren hurbil-urruntze legearen arabera, gorputz ardatzetik gertuen dauden atalak urrunago daudenak baino lehenago kontrolatzen dira; horrela ukondoaren artikulazioa eskumuturrarena baino lehenago kontrolatzen da, eta azken horrena hatzen artikulazioa baino lehenago kontrolatzen da.

gehio irakurri......